Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

Zaporearen lurraldea

 

Urduña gozoa

Gozogintza tradizionala

Urduñako enparantzako arkupeen babesean badira ehun urtetik gorako bi denda, aurreko belaunaldien egiteko erari eutsi diotenak. Aurreko mendeetako gozogintzako gutiziak aurkituko dituzu haietan.

Derrigorrezko geldialdia dira Urduñan: guztia etxekoa, artisau eran egindakoa, aparta.

 

Larrea gozotegia

Arreta emango dizun lehen gauza gozotegiaren fatxada eta barrualdea dira. Denda honek XIX. mendeko denda tradizionalen xarma eta dekorazioa mantentzen jakin du: bitrinak, altzariak, erakusmahaiak… Estilo kolonialeko denda bat, jada 1834an (edo lehenago) zabalik zegoena.

Bertako produktu guztiak artisau eran eginda daude. Azpimarragarriak dira txokolatea, sobatuak eta krock bizkotxoak (urte osoan zehar), eta baita turroiak eta trufak ere (eguberrietan).

Astelehenetan itxita egoten da.

 

Badillo mantekatuak

Bada produktu bat Urduñara etorriz gero nahitaez probatu beharrekoa: Badilloko mantekatuak. Familia negozio honek ere ehun urtetik gora ditu, eta bertako mantekatuaren bilgarrian adierazita dagoen moduan, produktu “imitaezina” da. Larrea gozotegian gertatzen den bezalaxe, eguberrietan derrigorrezkoa da bertako turroiak probatzea.

Asteazkenetan eta uztailean itxita egoten da.

 

Pintxoak

Pintxoak barran

Herrigune historikoko kaleetan hainbat taberna daude, eta haietan, euskal gastronomiako pintxo ospetsuak dastatu ditzakezu.

Esperientzia hori bizi nahi baduzu, egizu bat Urduñako poteoarekin; tokiko bizi estiloarekin mimetizatzeko era bikaina izango da.

Pintxopotea

Tabernariek abiatutako ekimen bat da: pote bat (edaria) eta pintxo bat prezio berezian. Urduñan ostiraletan egiten da, 20:00etatik 23:00etara.

 

Perretxikoa, “Urduñako onddoa”

“Calocybe Gambosa” gure herriko sukaldaritzako onddorik preziatuena da. Eta Urduñan, oinarrizkoa da bertako gastronomiako plater tipikoenean: “Perretxiko nahaski” apartan. Herriko festetan, Otxomaioetan, menuko funtsezko platera da perretxiko nahaskia, eta festa usaina dario.

Gainera, ingurune honetako lurzoruaren eta klimaren ezaugarri bereziak direla eta balio organoleptiko jakin batzuk ditu bertako perretxikoak, eta horregatik, “Urduñako onddoa” esaten zaio.

Udaberrian etortzen bazara, bereziki maiatzean, probatu ezazu perretxiko nahaskia. Jatetxeko platera batean nahiz herrigune historikoko tabernetako pintxoetan.

Maiatzaren amaieran, ostalariek Perretxiko Eguna egiten dute. Mikoibilbidea eta perretxikoa oinarri duten pintxoen lehiaketa antolatzen dituzte, hain zuzen. Aukera ezin hobea lurrak ematen digun jaki zoragarri hori dastatzeko.

 

Tokiko produktuak

Elikagai osasuntsu eta naturalak atsegin badituzu, aprobetxatu ezazu aukera Urduñak eskaintzen dituen produktuetako batzuk eskuratzeko.

 

Bertako ekoizpen ekologikoa:

  • MARMELADA ETA ZUKU EKOLOGIKOAK - TOLOGORRI (Mikel Kormenzana)
  • Santa Klara Baserria - Tel.: 660 491 001
  • BARRASKIBIDE BARRASKILOAK (Ainhoa Álava)
  • Poza auzoa,1 – Lendoñobeiti – Tel.: 669 362 980
  • OILOBIDE ARRAUTZAK (Ainhoa Álava)
  • Poza auzoa,1 – Lendoñobeiti – Tel.: 669 362 980
  • AITZIBER SÁEZ
  • Arraultza ekologikoa
  • HOBEA markarekin merkaturatzen ditu
  • Tel.: 696 564 509
  • LANDETXE BARAZKIAK (Bittor Elorriaga)
  • Ukerria auzoa, 2 - Tel.: 697 222 913
  • OLAMENDI – HARAGI ETA BARAZKI EKOLOGIKOAK (Patxi eta Iñaki Hormaetxe)
  • Prado pasealekua, 19 - Tel.: 628 887 423

Bertako produktuen azoka:

  • URDUÑAKO ZAPOREAK
  • Urduñako Ekoizleen Elkartea.

Urduñako zaporeekin gozatu nahi baduzu, hilero, lehenengo larunbatean, zita bat duzu Foruen Enparantzan. Ekoizleak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

Turismo Bulegoa:

Zatoz bertako produktuak ezagutzera Turismo Bulegoko Gourmet Txokoan!

 

Bisita Gidatuak Ekoizpen Guneetara

MARMELADA ETA ZUKU EKOLOGIKOAK - TOLOGORRI

Bizi ezazu zaporez betetako esperientzia bat, fruitu txikien ekoizle ekologiko hau bisitatuta. Marmelada eta zuku ekologikoak egiten ditu, artisau eran.

Azpimarratzekoa da andere mahatsa berreskuratzeko egin duen lana. Bere ekoizpen eta eraldaketa lana dela eta, Slow Food mugimenduaren “Zaporearen kutxa” delakoan sartu dute.

BARRASKIBIDE

Barraskibide Euskadin barraskilo ekologikoen hazkuntzan espezializatu den lehen etxaldea da.

Bertako ateak zabalik izango dituzu ekoizpen garaian, martxotik urrira bitarte. Aprobetxa ezazu aukera hau, eta ezagutu barraskiloak beren prozesu biologikoa osorik errespetatuz ekoizteko era hau.

LANDETXEA

Etxalde ekologiko gazte hau Nerbioi ibaiaren arroan dagoen handiena da.

Garaiko produktuetan espezializatuta daude eta inguru honetako barietateak berreskuratzen dituzte; Delikako artoa, esate baterako. Iraunkortasuna bete-betean. Ezagutu ezazu Bittorren eskutik.

Ukerria auzoa, 2 – Tel.:697 222 913

landetxeortue@gmail.com

 

Txakolina

Gure ingurunearen berdetasuna klima heze baten ondorio da, eta horrek azukre maila egokia ematen dio mahatsari. Horregatik da hain berezia gure txakolina, antzinako barietate autoktonoekin egindako ardoa. Gure klimak izaera berezia ematen dio txakolinari, eta haren sustraiak Erdi Aroan daude errotuta. Oinarri horri eta enologoaren lanari esker, gaur egun harrotasun handiz mundu osora esportatzen dugun ardoa lortu da.

Urduñan eta bailaran hainbat dira gure lurraldeko ardoa egiten duten ekoizleak. Etxeko ardoa.

Hainbat aukera dituzu: txakolinaren sekretuak ezagutu, dastatu, bakarrik edo maridatuta disfrutatu, etxera eramateko edo zure zain dagoen eta maite duzun horri oparitzeko erosi.

NON AURKITU ETA DASTATU

Bisita Gure Ahaleginak upategira. Dasta eta pintxoa, dastatze ikastaroa egiteko aukera..

Ezinbestekoa aldez aurretik erreserbatzea: Tel.: 605 746 277 / 658 744 181

www.gureahaleginak.com / maitedurana@gureahaleginak.com

turismo@atezabal.com / atezabal.turismoa@gmail.com / Tel.: 616 574 132

NON EROSI:

  • Ekoizleei (aldez aurretik deitu)

    Gure Ahaleginak - Ibazurra auzoa, 1 – Tel.: 945 384 126

    Llarena – Eras de Polancos, 13 – Tel.: 945 384 300

    Antiguako Ama – Burgosko errepidea, 9 – Tel.: 945 384 097 (txakolin ozpina ere egiten du)

  • - Herriko dendetan
  • - Turismo bulegoan
  • - Azoketan (kontsultatu zaporearen agenda)
  • NON DISFRUTATU ETA MARIDATU - Eskatu herrigune historikoko taberna eta jatetxeetan.
 

Euskal Pastela

Euskal gastronomiako klasikoetako bat da, eta Arantza Meabek artisau eran egiten du. Horrexegatik jaso ditu hainbat sari.

Miraria dirudi jatorri guztiz xumea duen produktu honek halako bilakaera jasan eta gaur egun gure gastronomiako postre preziatuenetako bat izatea.

NON EROSI:

  • Bertako produktuen azokan, hilero, lehenengo larunbatean.
  • Aldez aurretik enkargatuta ekoizleari (Obrador Pastelería Artesana Arantzazu, Zedelika errepidea - Tel.: 945 384 353) nahiz turismo bulegoan Tel.: 945 384 384
Zaporeen agenda…
Otsaila
    • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
  • 18: Poteo abestua – Oilarrak taldea
Martxoa
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
  • 2 eta 4 - Gustoko Azoka (BEC Bilbao) URDUÑAKO ZAPOREAK. Bertako produktuen erakusketa eta salmenta
Abril
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
  • Bertako azoka agroekologikoa
Maiatza
  • Lehiaketa gastronomikoa: bakailaoa pil-pilean eta tortilla/li>
  • Perretxikoaren jardunaldiak
  • Poteo abestua – Oilarrak taldea
Ekaina
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
  • San Juan eguneko azoka
Uztaila
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
Abuztua
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
Iraila
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
  • Marmitako lehiaketa
Urria
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
Azaroa
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
  • Mikologia erakusketa eta dasta
Abendua
  • Lehenengo larunbata: Bertako produktuen azoka
  • Euskararen eguna - lehenengo asteburua - Poteo abestua Oilarrak
  • Bertako produktuen azoka berezia eguberrietan
  • Poteo abestua – Oilarrak taldea
Irail - Ekaina
  • Ostiraletan, 20:00etatik 22:30era PINTXOPOTEA
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: POTEOA herrigune historikoko tabernetan