Berrienak

EKOBUS BIZKAIA 2026
ORDUÑA
Hiri bat naturan
9:30 Irteera autobusez Euskalduna Jauregitik (Bilbo).
10:15 Urduñara iristea (Antiguako Santutegia).
Bisita gidatu honetan, Bizkaiko enklabe berezi honen xarma ezagutuko dugu. Ibilbidea Antiguako Santutegian hasi eta, bertatik, hiriko alde zaharrerantz abiatuko gara. Merkataritzarako erabiltzen den arkupedun plazatik igaroko gara, eta Errondako Pasealekuan amaituko dugu. Handik, haraneko ikuspegi zoragarriaz gozatuko dugu. Aisialdia.
13:30 Bertako eta 0 km–ko produktuekin egindako hamaiketakoa
HIKEI jatetxean, auzo historikoaren bihotzean.
14:30 Autobus–irteera Urduñatik (Nafarroako bus–geltokia) Euskalduna Jauregira (Bilbo).
Eman izena: uribe.eu/ms

EKAINA NATURAN 2026
Baso bainua, ipar-martxa, hegaztien behaketarako irteerak, troka-jeitsiera,…. Ekainean plan mordoa izango duzu Urduñan aire zabaleko jarduerez gozatzeko- Ekaina naturan 2026, naturan hiri batez gozatzeko modurik onena. Planifikatu zure jarduera gogokoena!.
Gaueko bisita antzeztua Urduñan zehar
Ibilbide gidatu hau Antiguako Santutegian hasten da ilunabarrean. Gidak gaueko giroetan sartuko gaitu, eta gaueko izaki eta pertsonai ezberdinak bidean agertuko zaizkigu. Espazio ilunetan argiarekin joslastuko dugu eta iraganean gaua nola bizi zen ezagutuko dugu.
Eman izena hemen eta bizi esperientzia!




