Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

TERTANGAKO ARROILA-JAITSIERA

Bazenekien Urduñak ibai bati ere ematen diola izena?

Bailarako leku ezkutu eta ezezagunenetakoan sortzen da, mendizerrako haitzetik azaleratzen delako, Frailebururen alboan, KOBAHANDI haitzuloan.

Hortik, bailararantz jausten da, eta hainbat eta hainbat ur-jauzi sortzen ditu ipuin batetik ateratakoa dela dirudien amildegi txiki, eder eta bereizgarritik, Tertangako arroilatik, alegia. Bertan, hain zuzen ere, jarduera dibertigarri bezain zirraragarria den arroila-jaitsiera egiten hastea proposatzen dizugu.

Dibertitu eta zeure trebezia probatu hainbat egoeratan: jauziak, txirristak, rappela, igerialdiak...

Oraindik arroila-jaitsiera egin ez baduzu, lehen aldiz Dobra Aventuraren eskutik Tertangan murgiltzea gomendatzen dizugu.

Bere taldeak gidatu eta bertikaltasunaren bila ibilgutik oinez jaisten irakatsiko dizu. Ez duzu aldez aurretik esperientziarik eduki behar, nahikoa delako igeri egiten jakitea eta sasoi fisiko arruntean egotea.

Dobrak beharrezko ekipamendua utziko dizu: neoprenoa, eskarpinak, buru-babesa, arnesa, mosketoia eta zortzikoa.

BAILARAKO ARROILA-JAITSIERA

Txirristak, jauziak, rappelak... Aquapark naturala duzu zain, bailarako leku ezusteko eta ederrenetakoan, Tertangako arroila ezkutu bezain zoragarrian, dibertitzeko.