Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

PARAPENTE-HEGALDIA

Esperientzia eta emozio paregabeak bizitzeko orduan Urduñak eskaintzen dizkizun aukeren artean, beharbada parapente-hegaldia da askatasun handiagoa sentiarazi eta adrenalina gehien askaraziko dizuna.

Jarduera liluragarri honek mundua jarriko du zure oinetan, eta, horri esker, zeure erretinan gordeko dituzu euskal mendi eta bailara txundigarrienetako bateko ikusmira zoragarriak.

Salbada mendizerra eta Urduñako zein Arrastariako bailara parapente-hegaldirako lehenengo guneetakoak dira estatu-mailan.

Nabarmendu egiten dira aireratzea harrigarria delako bertikaltasuna ezaugarri bereizgarri duen mendizerrako gailurreriatik eta maldako edo termo-maldako hegaldia eskaintzen duelako.

Hegan egiteko garaia udaberrian hasi eta udaren amaieran bukatzen da, oro har orduantxe ematen direlako eguerdira arteko termika leuneko baldintzak.

Badago Gorobel-Salbadako gailurreriatik aireratzeko gunearen mendebaldean dagoen Iturrigorriko gailurreraino hegan egiterik, eta ia-ia Villasana de Menaraino luzatu daiteke, baldintzak nahikoa onak direnean.

PARAPENTEAN HEGAN EGIN NAHI BADUZU...

Egin ezazu eta Salbada mendizerrak eta Urduñako zein Arrastariako bailarak osatzen duten paisaia bereizgarri bezain harrigarriaz gozatu.

Inguruan ingurune hori dutenez, bertako biztanleek ahalik eta modu bizienean eta zirraragarrienean bizitzeko interesa dute.

Hori dela eta, hainbat elkartek eta taldek aisialdi eta kirol arloko era guztietako jarduerak garatzen dituzte, eta, haien artean, Gorobel Parapente Taldea dago.

Oso gustura izango dira zure anfitrioiak eta era guztietako informazioa eskainiko dizute euren webgunean. Horrela, aurretiaz kontsultatu ahal izango duzu, Urduñan zeure parapente-hegaldiaren plangintza egiteko.

www.parapentegorobel.eus

AIRERATZEKO GUNEA: 920 m-ko altueran dago lekuratuta Burgoseko lurraldean, Berberanan, hain zuzen ere. Hona hemen koordenatuak: 42.9616 latitudea eta 3.02515 longitudea.

SARBIDEA: BU 625 - Urduñako mendatea igotakoan, eskuineko mendi-bidea hartu behar duzu aparkalekuraino, eta, oinez, mendi-bide harriztatutik jarraitu behar duzu harik eta pinudi txiki bat gurutzatu arte. Gurutzatu ondoren, eskuineko mendi-bidea hartu eta, bertatik, aireratzeko gunera iritsiko zara 10 minutuan.

LURRERATZEKO GUNEA: 320 m-ko altueran dago kokatuta, Arrastariako bailaran, Tertangan, hain zuzen ere. Hona hemen koordenatuak: 42.9778 latitudea eta 3.0175 longitudea. Hegaldiaren malda 600 metro ingurukoa da.

hegaldi-guneari buruzko informazio erabilgarria

ORAINDIK PARAPENTEAN HEGAN EGIN EZ BADUZU ETA MODU AUTONOMOAN HEGAN EGIN NAHI BADUZU...

Urduñan, esperientzia zoragarri honetara gonbidatzen zaitugu. Zenbait eratara egin ahal izango duzu.

URDU HEGANek hegaldiaren mundu zirraragarri honetan barruratzeko aukera eskaintzen dizu, honako ikastaro hauen bidez: parapenteko lehenengo aldia, hastapena eta aurrerakuntza.

Eskola honek Aireko Kirolen Euskal Federazioaren (FVDA) aitortza du, eta bertako irakasleek zein begiraleek FVDAren zein FAEren titulazioa dute, baita parapente-hegaldiaren irakaskuntzako hainbat esperientzia-urte ere.

Asteburu aparta bizi edo oparitu, parapentearen munduan barruratzeko esperientzia zoragarriari esker.

URDU HEGANekin, 14 urtetik aurrera, lehen aldiz egingo duzu hegan Tertangan, hau da, Fraileburu bereizgarriaren eta Salbada mendizerraren azpian dagoen herrixkatxoan.

Ikastaroen iraupena 4 ordukoa izango da eguneko (larunbatean eta igandean).

Era berean, 16 urtetik aurrera, baduzu zeure prestakuntza hastapen-ikastaroen bidez jarraitzerik, modu autonomoan egin ahal izateko.

Parapenteko hastapen-ikastaroaren batez besteko iraupena 50-60 ordu teoriko praktikokoa da. Ikastaro hauek Tertangan eta beste hegaldi-gune batzuetan egiten dira.

Ikastaroak asteburuetan garatzen dira gehienez ere 5 lagun dituzten taldeetan, irakaskuntza banakakoa dela bermatzeko.

Ikasle guztiak egin beharreko jarduerarako daude segurtatuta, eta ikastaroetan erabiltzen den material guztia EN arauaren eta AFNOR ziurtagiriaren arabera dago homologatuta. Ikusten duzunez, erabateko segurtasuna.

ESPERIENTZIA BEHIN BIZI NAHI BADUZU…

Laguntzaile moduan ere hegan egin ahal izango duzu profesional onenetako batek gidatutako eta behar duzun segurtasun-estaldura osoa eskaintzen dizun bi lekukoan.

IRRIKAZ ZAUDE, EZTA?

ZEURE PARAPENTE ESKOLA ZAIN DUZU URDUÑAN:

URDU HEGAN PARAPENTE ESKOLA

Informazio gehiago jasotzeko: