Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BAILARAKO ETA MAGALEKO MENDI-IBILIAK

Delikako arroilako ibilbide berdea

Nerbioiko ur-jauzia amiltzen deneko lekua ezagutzeko beste aukera bat bailarako beheko aldean, Delikako arroilan, barruratzea da. Bertatik ere izango duzu ikusizko benetako ikuskizunaz gozatzerik, Nerbioi bere goieneko unean azaltzen denean.

Seinaleak dituen ibilbide honen garapena erdizirkularra da, eta bazter bereziak eskaintzen dizkizu, bertako ur-jauziak zein putzuak miresten geratzeko eta hain berezia den habitat honetako floraren nahiz faunaren aberastasuna ezagutzeko.

Euritean, ibilgua bizi-bizi jaisten bada, joanean egindako bide beretik itzuli beharra dago.

Wikiloc deskargatu Ibilbidea deskargatu

Mendiko ibilbide laburren sarea

Mendiko ibilbide askok gurutzatzen dute Urduña, edo bertako paraje liluragarrietara hurbiltzen gaituzte. Batzuk hirigunetik bertatik zeharkatu daitezke, abiapunturaino ibilgailuz joan gabe. Beste batzuk zortzi minutura daude autoz joanda, La Chozako atsedenlekutik edo Mendeikako herrixkatik. Ezin konta ahala ibilbide aukeran, elurtegiak, dolmenak, gotorlekuak, lubakiak... ezagutzeko.

Bestetik, bere osotasunean agertzen den naturari buruz hitz egiten badugu, ezin dugu Salbada mendizerra ahaztu, honako honexetaz gozatu ahal izango duzulako bertan: ur-jauziak, hegaztien kantua, magaleko basoa, kareharrizko egundoko moleak eta oinaldean dituzten herrixkatxoen xarma. Urduñan, oinez ibiltzeko milaka aukera dituzu zain!

Ibilbideak deskargatu ANTIGUATIK Ibilbidea deskargatuGartxeta mendiko ibilbidea

Ibilbide hau Txarlazorako igoera tradizionalaren alboan hasten da, Tertangara joateko saihesbidera iritsi arte. Herrixka txiki horretan, bisitatu beharreko eliza eta bolatokia daude. Antiguara itzultzean, Urduñako hiriko ikusmirez gozatu ahal izango duzu.

Wikiloc deskargatuBIRDING  ibilbidea

GR284 mendiko ibilbidean zehar Txarlazorako igoera ezagunena jarraitzen duen ibilbidea da. Udazkeneko pagadi koloretsuen eta mendizerrako hormen gerizpean, ibilbide honek zenbait espezie behatzeko aukera eskaintzen dizu; esate baterako, belatz handia, sai zuria edo sai arrea.

Wikiloc deskargatu

LA CHOZATIK Ibilbidea deskargatu La Choza ibilbidea

Ibilbide atsegin bezain lasai hau zoragarria da familiartean egiteko. Baso sakon-sakonean ezkutatutako ur-jauzi txiki eta ederreraino eramango zaituzte. Ibilbidea udaberrian egiten baduzue, itzultzeko bidean harri eta zur geratuko zarete elurtegira iritsi baino lehen orkideaz betetako zelaia ikustean.

Wikiloc deskargatu Txarlazo ibilbidea

Ibilbide honek magala zeharkatzen du Urduñako Andre Mariaren monumentuaren azpitik, eta, hurbiltzen bada ere, ez da bertara heltzen. Zeharkatzean, pagoen eta erkametzen gerizpean ibiliko zara, antzinako galtzadako harri higatuak zapaltzen dituzun bitartean.

Wikiloc deskargatuMENDEIKATIK Ibilbidea deskargatu

Gustuko duzu leku garaietan zaudela sentitzea, bailarak miresteko eta inguruneko ikusmirak edukitzeko? Mendeikatik irteten diren ibilbide hauek horretarako daude diseinatuta.

Korozen ibilbidea

Ibilbide lineal erraza da, eta, Salbada mendizerra eta iparraldean inguratzen duten Babio zein Burubio goraguneak atzean daudela, Mendeikako ikusmira zoragarriaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu. Horrez gain, gailurrean, Jesusen Bihotz Sakratuaren omenezko antzinako monumentuaren aztarnak ikusi ahal izango dituzu.

Wikiloc deskargatuBabio ibilbidea

Ibilbide hau egiten duzunean, adi-adi begiratu Babioko gailurreko ingurunera, Burdin Aroko gotorleku baten aztarnak ikusi ahal izango dituzulako bertan. Horrez gain, ibilbidetik mendiko mendebaldeko magalerantz desbideratzen bazara, Gerra Zibileko lubakiak aurkitu ahal izango dituzu.

Wikiloc deskargatuBurubio ibilbidea

Ibilbide hau egitean Burubio mendiko gailurrera iritsiko zara, eta, bertan, Amurrioko, Urduñako eta Aiarako udalerrien arteko muga zehazten duen mugarria dago kokatuta. Ibilbidea hastean edo itzultzean, San Migel elizara eta alboan duen bolatokira hurbildu ezinbestean, jesarri eta Salbada mendizerrako ikusmirez gozatu.

Wikiloc deskargatu Rutas periourbanas

Orduña cuenta con dos bonitos paseos que parten desde su casco histórico: La Muera y Landazabala. Descarga el folleto para conocer su recorrido y entra en nuestro canal de wikilock para ver más rutas que te llevarán a descubrir los encantos naturales y culturales de nuestra ciudad.

Wikiloc deskargatu Ibilbidea deskargatu