Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

Turismo Bulegoa

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Bulegoen Sarearen baitan dagoen Turismo Bulegoa

itourbask

Ordutegia

Behe-denboraldian
Irailaren 16tik ekainaren 30era, Aste Santua kenduta.

Astelehena: itxita
Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara.

Goi-denboraldian
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra. Aste Santua.

Astelehenetik igandera: 9:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 5ean Turismo Bulegoa itxita egongo da.

Herriko festetan (maiatzaren 8an eta 9an) goizez bakarrik egongo da zabalik (10:00etatik 14:00etara).

 

Zerbitzu-eskaintza

  • - Tokiko, eskualdeko eta erkidegoko informazio turistikoa
  • - Bisita gidatuak
  • - Informazio espezializatua (Birding)
  • - WiFi konexioa
  • - Tokiko produktu gastronomikoen salmenta
  • - Merchandising-a, dibulgazio-materiala eta material bibliografikoa.

 

Turismo Bulegoan Urduñako produktuak emango dizkizugu ezagutzera.

Urduñan oro har zer produzitzen den jakin nahi baduzu edo produktu jakin bat edo batzuk interesatzen bazaizkizu, eta ekoizpen guneak bisitatu nahi badituzu, eska iezaguzu informazioa.

Bulegoan salmenta gune bat daukagu eta hainbat produktu eros ditzakezu bertan, batzuk zuzenean eta besteak enkarguz. Sorta, saski eta detaile gastronomikoak prestatzen ditugu, bertako gozogintzako artisau produktuak barne.

Instalazioetan bertan produktu baten edo batzuen dastak egiteko aukera ere eskaintzen dizugu.

 

Birding Euskadi bulegoa

Gorobel Mendilerroa Natura 2000 Sarearen baitan dago, eta bi figura hauek babesten dute: BBE (Hegaztien Babes Bereziko Eremua) eta GKL (Garrantzi Komunitarioko Lekua).

Nazioarteko errekonozimendu hori ekarri duten ingurumen balioak direla tarteko, Euskadin hegaztiei behatzeko gune paregabea da. Birding izeneko jardueraz ari gara, hain zuzen.

Gure bulegoa Euskadiko Turismo Bulegoen Sareko Birding Euskadi Bulego Teknikoetako bat da. Euskadin hegaztiei behatzeko gomendatuta dauden eremu guztiei buruzko informazioa daukagu. Galdetu iezaguzu.

Jarduera programa www.birdingeuskadi.net

  • itourbask
  • Euskadi Gastronomika
  • Birding Euskadi

MAPAK ETA LIBURUXKAK