Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

Ostatu hartzeko

HOTELAK

 

ORDUÑA PLAZA BAINUETXE HOTELA

Urduñako erdi-erdian dago, herrigune historikoan murgilduta. Eraikin neoklasikoa da, balio historiko-arkitektoniko handikoa.

Estilo dotore eta modernoan dekoratutako 39 logela handi eta eroso ditu. Bista zoragarriak eta WiFi doan.

Informazioa eta erreserbak:

APARTAMENTU TURISTIKOAK

 

CIUDAD DE ORDUÑA APARTAMENTUAK

Eraikuntza berriko apartamentu erosoak. Foruen enparantzan bertan, 6 apartamentu guztira. Apartamentuek sukalde-sala, bi logela eta bainugela bat dituzte, guztiz ekipatuta. Igogailua zero kotan. Wifi

  • 4 + 2 ohe-sofan

Informazioa eta erreserbak:

 

MIMENZA ETXEA - EBI351

Mimenza etxea Foruen enparantzan dago, herrigune historikoan bertan. XVI. mendeko jauregi errenazentista honek 4 logela eta egongela handi bat ditu. Ezin hobea familientzat edo lagun taldeentzat.

  • 7 - Osorik alokatzeko

Informazioa eta erreserbak:

 

ORDUÑA APARTAMENTUA - EBI539

75 metro koadroko apartamentu honek hiru logela handi, sukaldea eta jan-egongela ditu. Kale lasai batean kokatuta dago, Urduñako plazatik gertu eta herria Bilborekin lotzen duen tren geltokitik 5 minutura.

  • 4 - Osorik alokatzeko

Informazioa eta erreserbak:

PENTSIOAK

 

LUPARDIKA PENTSIOA - HBI01190

Lupardika etxea Urduñako herrigune historikoan kokatutako etxe tipiko bat da. Guztiz berrituta dago, detailerik txikienera arte, Porrilló margolariaren zuzendaritza artistikoarekin. Historia, kultura eta artea uztartuta, gune paregabe batean.

  • 10

Informazioa eta erreserbak:

 

AMAIA PENTSIOA - HBI01120

Amaia pentsioan egonaldi lasai bat egin dezakezu, herrigune historikotik 100 metro eskasera. Lorategia eta aparkaleku pribatua ditu. Logelek bainugela, telebista eta WiFia (doan) dituzte.

  • 19

Informazioa eta erreserbak:

LANDETXEAK

 

ARTEONDO LANDETXEA - XBI007

Arteondon gure landa ingurune paregabeaz gozatzeko aukera izango duzu. XVII. mendeko eraikin honetan garai hartako landetxeen xarma eta etxe berri baten erosotasunak uztartzen dira. Lorategia eta afaltegia ditu.

  • 8 - Osorik alokatzeko.

Informazioa eta erreserbak:

 

ALBINARRATE LANDETXEA - WB100027

Osorik alokatzeko. Edukiera: 10 pertsona. Urduñatik 2,5 kilometrora dago, eta aparteko bistak eskaintzen ditu bailarara. XVIII. mendeko baserri honek 5 logela bikoitz ditu, guztiak bainugelarekin Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta dago. Jan-egongela zabala eta liburutegia.

  • 10 - Osorik alokatzeko

Informazioa eta erreserbak: